XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai hartan eta aldi berean, Lapurdiko Urruña eta Saran bazen eskualzale mugimentua; bestalde, Iruñeko Asociación Euskara de Navarra hasia zen lanean eta Cancionero Basco baino urte bete geroago sortu zuten Revista Euskara (1878-1883); Araban ordea, Fermin Herran-en inguruan ari ziren; eta, Bilbo aldea ere lo ez zegoela aitortu behar da.

Hala ere, euskararentzat Manterolaren ekintza zen probetxuzkoena.

R. Becerro de Bengoak hara nola agertu zuen bere iritzia, 1880. urtean, Irurac bat aldizkarian: .

Hemen, euskaldunak harriturik gelditu ziren euskara idatzian hainbeste lan eder ikusteaz eta gainerakoak ere euskarazko literatura errespetu gehiagoz begiratzen hasi ziren.

Lastima kanta haiek eskoletan ez erakastea; lastima, benetan, euskaldunoi gure errotikako literaturaren berri haurtzarotik ez emana.

Orain, ehun urte igaro ondoren gabiltza huts hori zuzendu nahian eta, zoritxarrez, ez borrokarik gabe.

Cancionero basco hura hiru urtez bukatzean beste lan handiago bati oratu zion, bere ekintza guzietatik emankorrena sortuz 1880. urtean: Euskal Erria aldizkaria.

Manterola ohartzen zen kulturgintzaz zeregin handia bete beharrean ginela.

Garai hartako idazlerik gehienak aldizkariaren inguruan bildu zituen, eta hura ere ez zen mugatzen Gipuzkoan; Euskal Herriaren zazpi aldeetakoek ez ezik euskalari arrotzek ere beren lanekin parte hartu zuten.

Aldizkariaren orrialdeetan orotarik bildu zuen: arkeologia eta historia ikerketetatik, ohitura eta etnografia zein ahozko literatura bilketetatik sorketazko literaturgintzara arte.

Gainera, kontu handia izan zuen politika arazoekin nahastu gabe ibiltzeaz, gehiengoaz baliatzearren.

Horregatik, bertan idatzi zutenetakoak ditugu, besteak beste: Arzak, A. Arana... euskaraz lanak argitaratu zituztenen artean, eta erdarazkoetan: A. Trueba, Iturralde y Suit... Bonaparte printzea... eta abar.

Euskal Erria aldizkarian gai interesgarri guziek izan zuten lekua, Wentworth Webster-ek aitortu zuenez, gure literaturaz, musikaz, kondairaz, herri jakintzaz eta abar zerbait jakin nahi zutenentzat ezin zela artxibategi hoberik ukan Euskal-Erria aldizkaria baino.